Muskerraren Bidea egin dute Asteasun

Leyre Carrasco 2020ko abenduaren 27a

Muskerraren Bidea, Bernardo Atxagaren mundu literarioa inspiratu zuen lurraldea erakusten duen bidea egin dute berriro Asteasun.

Bernardo Atxagaren literaturan oinarritutako ibilbidea da Muskerraren Bidea eta Obaba izeneko unibertsoan murgiltzeko aukera eskaini dute gaur Asteasun. Bertara gerturatu direnak 11:00etan Asteasuko plazatik abiatu dira eta Elizmendi auzoan dagoen Pello Errota eskolan aurkitu dute abiapuntua. Handin aurrera, musker urdinek gidatu dute taldea eta Asteasuko herrigunean 2km inguruko ibilbidea egin dute. Gaurko saioa Idoia Noblek gidatu du eta Bernardo Atxagaren bi lekuen, Asteasu eta Obaba, nondik norako guztiak azaldu ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!