Dionisio Mujika antolatzaile eta gai-jartzailea hil da

Ataria 2020ko azaroaren 4a

Nahiz eta Asteasun jaio, Lesakan bizi zen 1960ko hamarkadatik, eta hango bertso munduan egin zen ezagun, antolatzaile gisara batez ere.

Atzo zendu zen Dionisio Mujika Arrue 84 urte zituela.

Lesaka hartu zuen bizileku eta han Paulo Yantzi sariketa antolatzen aritu zen 1979tik aurrera, Nafarroako Bertsolari Txapelketarik ez zen garaian (1966an egin zen ordura arteko azkena; hain zuzen ere, bertsolari gisara parte hartu zuen ordukoan Mujikak). Denborarekin, Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihurtu zen Paulo Yantzi sariketa zena.

Etxeko girotik zetorkion Mujikari bertsozaletasuna, berak aitortu bezala. Bertsolari gisara ere aritu zen kantuan gaztetan, plazaz plaza. Gerora, batez ere antolatzaile eta gai-jartzaile aritu zen, Nafarroan ia desagertuta zegoen bertsolaritza suspertzeko lanetan. 1999an, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, Lesakan, omenaldia jaso zuen egindako lanagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!