Iker Elizegik Baiko Pilotarekin sinatu du

Ataria 2020ko urriaren 2a

Asteasuko atzelari gazteak "amets bat" bete duela adierazi du, profesionaletan aritzeko aukera eman diotelako. "Eskertzen dut Baikok emandako konfiantza, eta orain ea konfiantza hori itzultzen dugun, dakiguna kantxetan demostratuz", esan du Elizegik.

Afizionatuetan maila handiko txapelketak eskuratu zituen Elizegik 2018an eta 2019an. Aurten, ordea, COVID-19a dela-eta sortutako egoerak goranzko joera hori mantsotu egin du, ezin izan baititu berak nahi beste partida jokatu. "Hala ere, Elizegik lanean jarraitu du entrenatzen eta bere errendimendu onaren ondorioz, Baiko Pilotak debutatzeko aukera eskaini dio", azaldu dute enpresatik.

Elizegik afizionatuetan aurreko bi urteetan lortutako txapelak hauek dira: Mallabiako Biharko Izarrak (2019), Goñi Memoriala (2019), Diario Vasco (2018), Muebles Polque (2018) eta Migel Soroaren Oroimenezkoa (2018).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!