Free Nekane mugimenduak elkarretaratzea egin du Bernan

Ataria 2019ko azaroaren 18a

Eguerdian 50 pertsona bildu dira Bernako (Suitza) Justizia egoitzaren aurrean, Espainiako estatuak Nekane Txapartegi atxilotzeko eman duen nazioarteko aginduaren kontra.

Asteasuarraren abokatuak, Olivier Peter-ek estradizio eskaeraren berri zabaldu zuen sare sozialetan larunbatean eta gogorarazi zuen guardia zibilak torturapean ateratako adierazpenak izan zirela bere aurkako frogak.

Maiatzean deitu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak deklaratzera, baina Txapartegik ez zuen adierazpenik egin, “Espainia-Suitza estatuen arteko jokoan ez sartzeko”. Eskaera berriaren aurrean, jazarpen politikoa salatu eta Suitzak ezin duela konplize izan esan du Olivier Peter-ek.

Bernako Justizia egoitzaren aurrean egin dute gaur elkarretaratzea 12:00etatik 14:00etara. Twitterren zabaldu dituzte irudiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!