Haritz Mujika hirugarren izan da Irungo kanporaketan

Ataria 2019ko urr. 20a, 20:36

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final laurdena jokatu da, gaur, Irungo Amaia Kultur Zentroan. 455,5 puntu lortu ditu asteasuarrak, irabazle izan den Agin Laburuk baino 39,5 puntu gutxiago.

Irungo Amaia Kultur Zentroan izan du bigarren geldialdia Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako faseak. Bertsozalez bete-bete egin da aretoa, eta bertan, ondorengo sei bertsolariak aritu dira: Agin Laburu, Haritz Mujika, Beñat Lizaso, Maider Arregi, Unai Gaztelumendi eta Iñigo Izagirre Urteaga. Agin Laburuk izan da onena, eta berak lortu ditu puntu gehien: 495. Ondorioz, azaroaren 17an Arrasaten jokatuko den finalerdian kantatuko du.

Puntuazioei dagokienez, Agin Laburuk behetik gorako saioa egin du. Bera izan da onena Zortziko Handiko eta Hamarreko Txikiko ofizioetan, eta Kartzelakoan. Zortziko Txikiko ariketan, Beñat Lizaso izan da puntu gehien lortu dituena: 96,5. Haritz Mujikak, berriz, Seiko motzeko ariketan lortu ditu puntu gehien, 102; bestalde, kartzelako ariketan puntuazio baxuena lortu duen bertsolaria izan da. Hauek izan dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:

  Zortziko Handia Zortziko Txikia Seiko Motza Hamarreko Txikia Kartzela Guztira
Agin Laburu 95.00 91.50 97.00 107.50 104.00 495.00
Beñat Lizaso 89.50 96.50 93.50 89.50 86.50 455.50
Haritz Mujika 92.50 89.00 102.00 96.00 76.00 455.50
Unai Gaztelumendi 93.50 92.50 88.00 86.50 91.00 451.50
Iñigo Izagirre 93.00 81.00 96.00 89.50 86.00 445.50
Maider Arregi 90.50 90.00 75.50 86.50 83.00 425.50

Finalerako txartela, garesti

Guztira, 30 bertsolari izango dira lehian final laurdenetan; sei bertsolariz osatutako bost talde izango dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da hurrengo fasera; eta horiekin batera pasako dira puntu gehien batzen dituzten beste hamahiru bertsolari.

Agin Laburu Rezola* 495
Eñaut Martikorena Lizaso* 476
Iban Urdangarin Lardizabal 467
Unai Mendizabal Jauregi 460,5
Iñaki Apalategi Astigarraga 458,5
Asier Azpiroz Iztueta 458,5
Beñat Lizaso Alberdi 455,5
Haritz Mujika Lasa 455,5
Unai Gaztelumendi Arandia 451,5
Beñat Iguaran Amondarain 447
Iñigo Izagirre Urteaga 445,5
Maider Arregi Markuleta 425,5

*final erdietara zuzenean sailkatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!