Bi atxilotu Asteasuko taberna batean lapurreta egiten saiatzeagatik

Ataria 2019ko urriaren 2a

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, sarrerako sarraila behartu dute. "Atxilotuak, aurrekariak dituzten 38 urteko bi gizonezko dira". 

Hernaniko Ertzain Etxeko ertzainek bi gizonezko atxilotu dituzte gaur goizaldean, Asteasun. Segurtasun Sailetik esan dutenez, "gertaerak 01:30ak inguruan gauzatu dira; taberna baten jabeak bere tabernaren kanpoan bi gizonezko ikusi ditu makurtuta, sarrailaren aurrean eta tabernan lapurreta egiteko asmoarekin. Oihu egin die bi pertsona horiei eta hauek ihesari eman diote. Aldi berean, 112 zenbakira deitu du tabernariak. Ertzainak Asteasurako bidean auto batekin gurutzatu dira, herri irteeran. Autoa geldiarazi eta bi pertsona identifikatu dituzte. Beraien ezaugarriak jasotako informazioarekin bat egiten zutenez, atxilotu egin dituzte. Aldi berean, tabernako sarraila behartuta zegoela konfirmatu dute. Bi gizonezkoek 38 urte eta polizia aurrekariak dituzte. Indarkeriaz lapurreta egitea leporatu die atxilotuei eta diligentziak amaitzean epailearen eskuetan utziko dituzte". 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!