Asteasu Batuz nagusitu zaio EAJri

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

Maria Pilar Legarra izango da Asteasuko alkatea; 499 botorekin, zazpi zinegotzi lortu dituzte.

Asteasu Batuz taldea izan da garaile Asteasun. 499 boto jasota, zazpi zinegotzi izango dituzte datozen lau urteetan. EAJk, aldiz, 158 boto eskuratu ditu eta bi zinegotzi edukiko dituzte. PSE-EE zinegotzirik gabe geratu da 19 botorekin. Gainera, 30 boto zuri eta hiru baliogabe ere egon dira. Emaitza horiekin, Maria Pilar Legarra izango da Asteasuko alkatea hurrengo lau urteetan.

Partaidetzari dagokionez,  %61,24koa izan da, hau da, duela lau urte baino %1,35 baxuagoa. Orduan ere hiru aukera zituzten asteasuarrek, eta Asteasu Batuz taldea izan zen garaile, 468 botorekin, zazpi zinegotzi lortuta. EAJk, 184 botorekin, bi zinegotzi izan zituen. PSE-EEk, berriz, hamabi boto jaso zituen zinegotzirik gabe geratu zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!