Txikienak protagonista, Simonen baimenarekin

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko maiatzaren 4a

Arratsaldean, Santa Krutz festei hasiera eman diete Asteasuko Elizmendi auzoan. Txupinazoa lehertzearekin batera, elizako kanpandorretik jaitsi da Simon.

Bi eguneko festak ospatuko badituzte ere, hasieran behintzat, haurrak izan dira protagonista Elizmendin. Simonen jaitsierarekin ekin diete Santa Krutzei, eta ondoren, gozokiak jaurti dizkiete kanpandorretik. Kontu handiz ibili behar izan dute haurrek.

Behin gozokiak banatuta, haur jolasei ekin diete. Harrapaketan aritu dira lehenik, eta hontzaren jolasean ondoren. Bitartean, mus txapelketa ere jokatu da, eta ondoren, zezen txikien eta pottoken txanda izango da, trikitilariei txanda eman aurretik. Bihar ere, festa giroa nagusituko da bertan. Hemen ikus daiteke egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!