Asteasuko Elizmendiko Santa Krutzak maiatzaren 4an eta 5ean

Ataria 2019ko apirilaren 30a

Asteburuan ospatuko dituzte Santa Krutz festak Asteasuko Elizmendin.

Maiatzak 4, larunbata

16:30. Txupinazoa

Ondoren. Haur-jolasak. Bukaeran merienda.

16:30. Mus-txapelketa herrikoa (eskola txikitan). 15:45etik 16:15era izen-ematea, 16:20ean zozketa  eta 16:30ean hasiera. Oharrak: Ez da orduz kanpo ez da izen-ematerik onartuko; Bikoteko partaide bat Asteasun erroldatutakoa izango da; 16 urtetik gorakoentzat.

Ondoren. Zezen-txiki eta poneyak

19:30. Trikitilariak: Elustondo anai-arrebak

Bitartean. buruhandiak

20:30. Herri-afaria, Erretore-etxean. Menua: Entremes hotzak, Arrain-zopa, Txuleta entsaladakin
Kafea eta kopa. Prezioak: Helduak 25 euro / Haurrak (12 urte arte) 15 euro. Txartelak: goizez udaletxean / arratsaldez kultur etxean, maiatzaren 2ra arte.

23:00. Zezen-suzkoa

Ondoren. Erromeria: Trikitilariak Elustondo anai-arrebak

Maiatzak 5, igandea

11:30. Meza Santa Kruz Ermitan

Ondoren. Hamaiketakoa

Herri-kirolak. Aizkolariak: Aratz Mugertza eta Jokin Alkizalete; Harrijasotzaileak: Hodei Iruretagoiena, Izeta IV, Iñigo Eizagirre Eiza, Iraitz Arruti gaztea

17:00. Toka-txapelketa

Bitartean. Buruhandiak

Ondoren. Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak.

Festen amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!