Partaidetza eta komunikazioa oinarri izango ditu Asteasu Batuzek

Ataria 2019ko maiatzaren 4a

Hirugarren aldiz aurkezten da Asteasu Batuz taldea udal hauteskundeetara. Taldea "modu orekatuan" osatu dutela aipatu dute kideek, "esperientzia duena, genero berdintasuna bermatzen duena, adin ezberdinak, lan esparru desberdinetan ezagutza dugun partaideak gara".

"Lanerako gogotsu" dagoen talde bat osatu dutela aipatu eta herritarrekin herria hobetzeko helburua dutela aipatu dute, horretarako partaidetza eta komunikazioa izango dituzte oinarri. Herritar guztien interesak defendatzen saiatuko direla aipatu dute, "herritarrak  politiken erdigunean jarriz".

Honako herritar hauek osatzen dute Asteasu Batuzen hautagaitza:

1. Pili Legarra Kortajarena
2. Joxe Ramon Ayerza Sarasua
3. Larraitz Alkorta Aizpuru
4. Joseba Txapartegi Nieve
5. Pili Iturbe Urdangarin
6. Aitor Usandizaga Izagirre
7. Unai Otegi Irazusta
8. Amaia Agirre Arrastoa
9. Peio Izagirre Sarasola
10. Arantxa Asurmendi Arrieta
11. Joxe Angel Sarasola Garate
12. Itziar Beloki Uria

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!