Edukiontziak txartel bidez irekiko dira asteartetik aurrera

Ataria 2019ko urtarrilaren 28a

Errefusa eta organikoa biltzeko edukiontzi berriak itxita egongo dira, eta asteartetik aurrera, txartela erabili beharko da ireki ahal izateko.

Asteasun hondakinen bilketaren inguruan 2018an egindako partaidetza prozesuaren ondorioz sortutako hausnarketaren ondoren, 2019an hainbat aldaketa ari da inplementatzen Asteasuko Udala.

Hondakinen edukiontzi berriak (errefusa eta organikoa) aurreko aste osoan zehar irekita egon dira, eta asteartean, urtarrilak 29, itxiko dira. Hortik aurrera txartela erabili beharko da ontziak irekitzeko. Edukiontziak erabiltzeko txartelak udalak Kale Nagusian jarritako informazio bulegoan har litezke oraindik ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!