Muskerraren Bideko abenduko bisita, hilaren 6an

Ataria 2018ko abenduaren 1a

Abenduaren 6an, 10:00etatik aurrera, egingo dute Muskerraren Bideko bisita gidatua. Pello Errota eskola izango da abiapuntua.

Asteasuko Udalak hilero antolatzen du Muskerraren Bidea ezagutzeko bisita gidatu bat. Era berean, bisita gidatuak eska litezke, taldeentzat eta eskolentzat, 943 69 19 07 telefonora deituta edota muskerrarenbidea@gmail.com helbidera idatzita.

Abenduko bisita gidatua hilaren 6an, ostegunez, egingo dute. Prezioa bost eurokoa da, eta prezioaren barruan sartzen dira salda eta pintxoa Asteasuko Iturri-ondo tabernan. Izena emateko, mezua bidali beharko da aipatutako helbide elektronikora.

Bernardo Atxagaren mundu literarioa inspiratu zuen lurraldea erakusten duen bidea da Muskerraren Bidea. Asteasuko herrigunean 2 kilometro inguruko ibilbidea osatzen du, eta adin guztietako pertsonek egiteko egokia da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!