'Soinujolearen Semea' filmaren emanaldi berezia, Durangoko Azokan

Ataria 2018ko abenduaren 3a

Durangoko 55. liburu eta disko azokaren egitarauaren barruan, Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako filmaren emanaldia egingo da, hilaren 8an, larunbatean.

Abenduaren 8an, Soinujolearen Semea filmaren emanaldi berezia egingo dute Durangon. Bertan Bernardo Atxaga bera, filmaren zuzendaria den Fernando Bernues eta hainbat aktore egongo dira.

Emanaldia, euskarazko bertsioan, Zugaza Zineman izango da 12:30ean. Ezinbestekoa da asistentzia baieztatzea, abenduaren 4a baino lehen laura@olaizola.info helbidean. Baieztatuei gonbidapena jasotzeko era azalduko zaie.

Filma, 2019ko udaberrian estreinatuko dute zine aretoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!