'Eleuterio bera zen festa' liburua aurkeztuko dute larunbatean

Ataria 2018ko azaroaren 26a

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak urtero argitaratzen duen biografia sailean dago Eleuterio Tapiarena, eta Asteasuko Udalaren laguntzarekin argitaratu du aurtengoa. Abenduaren 1ean, 12:00etan aurkeztuko da udaletxean.

Asteasuko Eleuterio Tapia trikitilariaren biografia jasotzen duen liburua da eta Joxean Agirrek idatzi du. Liburuak Eleuterioren hainbat grabazio jasotzen dituen CDa ere badakar. Era berean, hainbat aipamen egin zaizkio oso gazte hil Juanito Tapiari, Eleuterioren anaiari, hura ere trikitilaria zen.

Aurkezpenaren aurretik, hainbat trikitilari elkartuko dira Iturr-ondo tabernan, 11:00etan, herrian zehar kalejira egiteko. Aurkezpen ekitaldian Pili Legarra alkatea, Agurtzane Elustondo, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakaria, Joxean Agirre liburuaren egilea eta Juan Tapia, Eleuterioren semea izango dira.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!