Muskerraren Bidean zehar bisita gidatua, azaroaren 1ean

Ataria 2018ko urriaren 23a

Bi kilometro inguruko ibilbidea da, eta Bernardo Atxagaren mundu literarioan barneratzen da.

Muskerraren Bidea Bernardo Atxagaren mundu literarioa inspiratu zuen lurraldea erakusten duen bidea da. Asteasuko herrigunean bi kilometro inguruko ibilbidea osatzen du, eta adin guztietako pertsonek egiteko egokia da.

Ibilbidea bera eta horien atzean ezkutatzen diren istorioak ezagutzeko ibilbide gidatua egingo dute azaroaren 1ean. Izen-emateko epea zabalik da dagoeneko.

Ordua: 10:00etan
Abiapuntua: Pello Errota eskola, Elizmendi auzoa
Prezioa: 5€ (prezioaren barruan sartzen da salda eta pintxoa Asteasuko Iturri-ondo tabernan)
Izen-ematea: muskerrarenbidea@gmail.com

Ibilbidea herrigunean amaituko da, eta bertan aparkatzea gomendatu du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!