Azoka berezia, igandean, Asteasun

Ataria 2018ko irailaren 28a

Igande goizean zabalduko ditu ateak Asteasuko plazan eta inguruetan jarriko den azoka bereziak. Postuak, goiz eta arratsaldez izango dira ikusgai, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.

Elikagai eta artisau erakustokiekin batera, ganadua ere izango da ikusgai. Esne behien erakustaldia egingo dute, esate baterako, 12:30ean. Horrekin batera, Arroz-esne Lehiaketa izango da eta 11:00etatik aurrera, txekor errea emango dute pintxoetan eta taloak ere izango dira dastatzeko. Herriko trikitilariek ere izango dute partea. Goizean haur eta gazteek kalejira egingo dute, eta arratsaldean helduek erromeria eskainiko dute.

IRAILAK 30, IGANDEA

ASTEASU

(10:00 - 14:00 / 17:00 - 19:30)

10:00. Azoka eta ganadu erakusketaren irekiera.

11:00. Txekor errea. Pintxoak eta taloak.

12:00. Arroz esne lehiaketaren sari banaketa.

12:30. Esne behien erakustaldia.

12:30. Herriko haur eta gazte trikitilarien kalejira.

18:00. Erromeria Asteasuko trikitilariekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!