Pasahitza (zaharra)

Asteasuko sanpedroetan barneratu gara!

Ataria 2018ko ekainaren 29a

Ataria irratiak Pasahitza saio berezia eskaini du goizean Asteasuko Elizmendi auzotik. Bertako giroa entzuleei helarazteaz gain, festetako hainbat protagonista izan dira mikrofonoetan.

Asteasuko alkate Pili Legarrak eta Haritz Mujika zinegotziak festetara joateko gonbidapena luzatu diete herritar guztiei:

 
Elizako erlojua konpontzen aritu den taldeak bota du aurtengo jaietako suziria eta omenaldia ere egin diete gaur goizean. Gurean izan ditugu Migel Mari Izagirre eta Pedro Zubillaga:

 
Liher eta Willis Drummond taldekoek kontzertua eskainiko dute bihar, eta azken honetako Jurgi Ekizarekin ere izan gara:

 
Asteasuko igerilekuan dagoen taberna LEINN graduondoko ikasle talde bat ari da kudeatzen aurten, eta bertako Aitor Otxoarekin izan gara:

 
Dantzasokan berritasuna izan da aurten, lehen aldiz emakumeek dantzatu baitute. Maddi Otaegi eta Peru Larrañaga dantzariek kontatu digute:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!