120 urte inguru ditu Asteasuko elizako erlojuak, eta azken sei hilabeteetan konponketa lanetan aritu ostean, fin fin ari da orduak ematen. Hain juxtu, 13 lagunez osatutako boluntario taldea aritu da zeregin horretan, eta omenaldia ere jaso dute gaurko egunez. Migel Mari Izagirre eta Pedro Zubillaga taldeko kideekin izan gara. Azken honen kasuan, gainera, bere aitona izan zen erlojuaren egilea.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?