Gazteen Trikitixa Topaketa egingo dute Asteasun

Ataria 2018ko ekainaren 19a

Ekainaren 28an, 29an eta 30an, Otabardi aterpetxean egingo dute 16 eta 20 urte bitarteko trikitilari eta pandero jotzaile gazteekin. 

Egonaldian dinamikak eta hizketaldiak eogngo dira eta Harkaitz Allurrek ikastaroa eskainiko du. Gainera, Los Zopilotes Txirriaos taldeko Eneko Dorronsorori eta Konejori elkarrizketak egingo zaizkie.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatu du topaketa hau.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!