Simonen baimenaz, festa lege bakar Elizmendin

Tolosaldeko Ataria 2018ko maiatzaren 5a

Asteasuko Elizmendi auzoan gaur hasi dira Santa Krutzak ospatzen, Simonen jaitsierarekin; haurrak zain zituen panpinak, urtero bezala.

Maiatzaren 3ko ospakizuna asteburura lekualdatu dute Asteasuko Elizmendi auzoan eta, bihar iluntzera bitarte, festa izango dute lege bakar, Simonen baimenarekin. Haren jaitsierak iragarri du jaien hasiera eta, urtero bezala, herriko gaztetxoenek kanpandorrera begira egin dituzte festen lehen minutuak.

Ez baitzeuden, bakarrik, Simon jaitsi zain; gozokiak biltzen azti ibili dira neska-mutilak. Ondoren jolasak izan dituzte, eta iluntzean trikitiak eta afari legeak piztuko du girorik beroena. Bihar, berri, herri kirolek hartuko dute egitaraua, beste zenbait hitzordurekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!