Santakrutzak ospatuko dituzte Asteasuko Elizmendin

Ataria 2018ko maiatzaren 2a

Etzi, maiatzaren 3a da Santa Krutz eguna bada ere Asteasuko Elizmendi auzoan, larunbata eta iganderako gorde dituzte ospakizunak. 

Santa Krutz maiatzeko, gure soroak laiatzeko dio esaera zaharrak. Garai batean lanerako bezainbeste tarte hartzen zuten festarako eta horren lekuko dira Elizmendin ospatuko dituzten jaiak.

Elizmendi auzoan Simon pertsonaia zintzilikatuko dute larunbat goizean. Hortik aurrera, festa nagusituko da. Ekitaldi guztiak asteburuan, larunbata eta igandean, ospatuko dituzte. Izango dira herri kirolariak, trikitilariak, umeentzako ekitaldiak eta pilota jaialdiak. Guztia jan-edanaz ongi hornituta.

Egitaraua:

Maiatzak 5, larunbata

12:00. Errekalde Garbitokiaren inaugurazioa.
16:30. Txupinazoa.
Ondoren. Haur jolasak. (bukaeran merienda).
16:30. Mus Txapelketa Herrikoia (eskola txikian). 15:45etik 16:15era, izen ematea. 16:20ean, zozketa.
Ondoren. Zezen txiki eta poneyak.
19:30. Izer eta Alabier trikitilariak eta buruhandiak.
20:30. Herri afaria, erretore etxean.
23:00. Zezen suzkoa.
Ondoren. Erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin.

Maiatzak 6, igandea

11:30. Meza Santa Krutz ermitan.¡
Ondoren.
Hamaiketakoa eta Toka txapelketa.
17:00. Buruhandiak eta herri kirolak. Aizkolariak: Aratz Mugertza eta Luis Txapartegi. Harri-jasotzaileak: Eizagirre eta Peñagarikano.
Ondoren. Ostoloza eta Narbaiza trikitilariak.
Festen amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!