Pilota festa Asteasuko frontoian

Ataria 2018ko apirilaren 28a

XXI Aiztondo Pilota Topaketa 1 1524944400795
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 2 1524944407595
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 3 1524944414224
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 4 1524944420018
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 5 1524944425470
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 6 1524944431266
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 7 1524944436807
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 8 1524944443449
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 9 1524944449062
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 10 1524944454779
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 11 1524944460574
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 12 1524944466530
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 13 1524944471805
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 14 1524944479497
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 15 1524944487100
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 16 1524944494429
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 17 1524944500600
XXI Aiztondo Pilota Topaketa 18 1524944505784

XXI. Aiztondoko Pilota Topaketaren finalak jokatu dira Asteasuko frontoian, eta jende ugari izan da pilotariak ikusten.

Mutilen aurrebenjamin mailan, Larrarte-Plaza bikoteak 16-8 irabazi dio Altuna-Zufiria bikoteari. Lau pilotariak Villabonako Behar Zana elkartekoak dira eta partida polita jokatu dute.

Mutilen benjamin mailan ere denak Behar Zana elkartekoak izan dira, eta Zufiria-Galarraga bikoteak irabazi du Otaegi-Lajarraren aurka, 12-16. Oso berdindua izan da finala azken unera arte. Aipatzekoa da txapeldunek final laurdenetan eta finalerdietan ia partida galduta zutenean buelta eman ziotela markagailuari.

Mutilen alebin mailan, Adunako Txulobi elkartekoak izan dira lau finalistak. Iparragirre-Zestau bikoteak 16-13 Zabala-Aristeta bikoteari. Borrokatua izan da partida, eta lauek asko jokatzen badute ere, ez dute bere maila guztia erakutsi, urduritasuna dela eta.

Nesken alebin mailan, Txulobiko Agirre-Tejeria bikoteak Behar Zanako Altuna-Arretxe bikoteari irabazi diote, 7-16. Altuna-Arretxe bikoteak bere lehen urtea zuen palan, eta oso pozik geratu dira egindako lanarekin, Behar Zana elkartetik azaldu dutenez.

Nesken infantil-kadetetan, lau finalistak Asteasuko Atzapar elkartekoak izan dira. Izagirre-Arrieta bikoteak Maiz-Sarasola bikoteari irabazi dio, 16-25. Partida nagusitasunez irabazi dute txapeldunek.

Azkenik, mutilen infantil mailan, Behar Zanako Aranburu anaiek 18-11 irabazi diote Asteasuko Lanzeta-Uitzi bikoteari. Aranburu anaiek partida txukuna egin dute eta nagusi izan dira finalean zehar.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!