Asteasuko plaza berrirako herritarren proposamenak jasotzeko epea, zabalik

Tolosaldeko Ataria 2018ko api. 16a, 14:50

Proposamenak biltzeko azken eguna apirilaren 25a izango da; asteazkenean beste bi informazio-bilera izango dira.

Apirilaren 10ean egin zuen herritarrekin lehen bilera Asteasuko Udalak, plaza berriaren nondik norakoak azaltzeko. Udaleko arkitektoak berrikuntzak egiteko herritarrentzat lagungarri izan daitezken ideia batzuk azaldu zituen bertan.

Orain, udalaren helburua da herritarren ideiak jasotzea. Horretarako, galdeketa bat erantzun beharko dute. Erantzunak udaletxeko sarreran dagoen kutxa batean sartu beharko dira, edo asteasukoplaza@gmail.com helbidera bidali. Galdeketarako orriak, herriko dendetan eta tabernetan eskura daitezke. Proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 25a izango da.

Aurreko bileran egon ez ziren herritarren parte hartzea errazteko, beste bi bilera antolatu ditu udalak aste honetarako:

Apirilaren 18an, arratsaldeko 14:45ean, Pello Errota ikastetxean.
Apirilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko ikus-entzunezko aretoan.

Herritarren proposamenak aztertu ondoren, maiatzaren 2an proiektua aurkeztuko da. Bi saio izango dira honakoan ere:

15:00etan, Pello Errota ikastetxean
19:00etan, udaletxean

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!