'Urra' eta Larrañaga nagusi Asteasun

Ataria 2017ko abenduaren 31

Urrezko Aizkolarien Kopako eta Gabonetako Harri-Jasotzaileen Txapelketako finalak jokatu dira arratsaldean Usarrabi pilotalekuan.

Mikel Larrañaga izan da aizkoran azkarrena, 37.28ko denborarekin. Jon Rekondo bigarrena, 39.10ekin. Mieltxo Mindegia izan da finaleko hirugarren aizkolaria, 41.31rekin.

Harri-jasotzaileetan Mikel Lopetegi 'Urra' nagusitu da, 75 jasoaldirekin. Peñagarikano bigarren geratu da, 70ekin, eta Urruzuno hirugarren, 64rekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!