Irailaren 14an egin zuen LAB eta ELAk osatutako enpresa batzordeak bilera eta bertan erabaki zuten kaleratutako langilea berriz ere hartzeko mobilizazioak egitea.
Enpresa batzordeak dio onartezina dela "enpresak nahi bezala eta libreki langileak bidaltzeko aukera izatea". Era berean, "borrokatzea" garrantzitsua dela dio, "bai kaleratze honengatik eta baita lantegiko lanpostuak bermatzeko ere".