Ordubeteko lana izango dute; denbora horretan ahalik eta belar-kilo gehien ebakitzen duenak jantziko du txapela. Kontutan hartu beharko da epaileek zigorrak jar ditzaketela txukun ez ebakitzeagatik.
12:00etan hasiko da finala; Urki eta Etxeberriaz gain, Julen Gabirondo Izeta eta Iban Pardo Andres ere lehian izango dira.