Tranpazulo ailegatu da Santamañara

Ataria 2017ko uztailaren 15a

Asteasuko Santamaña auzoko festak hasi dira gaur goizean. Txupinazoa lehertu da eguerdian, eta txanpain botilak ireki dituzte festen hasiera ospatzeko. Ondoren, jolasean aritu dira bertaratu diren haurrak, giro ederrean.

Eguerdian, bazkaria egin dute; Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariek eta Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariek alaitu dute bazkalordua. Gauean, dantzarako tartea izango da Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariekin.

Hemen egitarau osoa.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!