Herri kirolak, bertsoak eta trikitilariak, Santamañan

Jon Miranda Labaien 2017ko uztailaren 13a

Asteasuko Santamañan, larunbatean eta igandean izango dituzte festak eta asteartean emango diete errematea egun osorako antolatutako jaiarekin.

Uztailaren 18a da Santa Marina eguna eta izen bereko Asteasuko auzoan bereziki ospatuko dute aurten ere. Larunbatean izango dute lehen jai eguna eta igandearen ondoren, asteartean jarraituko dute ekitaldiek.

Herri kirol saioek ikusmin handia sortu ohi dute Santamañan eta igande eguerdian kirolari profesionalen txanda izango bada, arratsaldean, hiru herritar talde eta Andoni Mendizabalen astoaren arteko dema izango da.

Asteartean, bertako gazteak ariko dira 13:00etatik aurrera herri kiroletan eta afalaurretik Tranpazulo jaitsiz amaituko dituzte aurtengo festak.

Hemen egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!