Pasahitza (zaharra)

Asteasuko igerilekuan goiz pasa

Ataria 2017ko uztailaren 13a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Asteasuko igerilekutik egin dugu irratsaioa. Eguraldia igerilekurako modukoa izan ez badugu ere, izan ditugun gonbidatuekin goiz pasa atsegina egin dugu. Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Agurtzane Larrañaga makrobiotikan aditua, Jon Ander Galarraga ekokulturaren txokoan eta Olatz Godoy izan ditugu kale kantoitik, eta horretaz gain, Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Jon Gorostidi igerilekuko soroslea, Mila Eizagirre igerilekuko tabernako arduraduna, Eider eta Mikel ludotekako begiraleak eta ludotekako gaztetxoak, Gaizka Ezeiza Irrintzi elkarteko kidea asteburuan Villabonako Irrintzi elkartean izango den garagardo azokaz eta Maialen Arteaga eta Maialen Segurola Santamañako jai batzordeko kideak larunbatetik asteartera izango diren Asteasuko auzoko festen inguruan hitz egiten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!