Asteasun bizi diren herrialde ezberdinetako herritarren kultura eta gastronomia ezagutzeko antolatu dute hirugarrenez jai hau. SOS Kandela musika taldeak alaitu du frontoia eta joko, dantza eta desfileen artean pasa dute eguerdia. Ondoren, herrialde bakoitzeko jaki tipikoak dastatzeko aukera eskaini dute.