"Etxeetara edota eskoletara ezagutza iritsi denean izugarrizko babesa nabaritu dugu", azaldu du Abi Labaien Chrysallis elkarteko kideak. Gaia gizarteratzen hasi denetik jende asko joan zaiela interesarekin galdezka azaldu du, eta batez ere adinekoen jarrera positiboak harritu duela, "hasiera batean ezezko jarrera espero baituzu". Maiatzaren 17an, transfobiaren aurkako egunean, argitaratu berri duten haurren transexualitateari buruzko ikus-entzunezkoa zabaltzera gonbidatu dituzte ikastetxe, ludoteka nahiz etxeetan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?