II. Kros solidarioa Asteasun

Irati Saizar Artola 2017ko urtarrilaren 8a

Eguberrietako ekimenei amaiera eman diete II. Kros solidarioarekin. Hotzari aurre eginez, eguzkipean aritu dira korrikalariak herrian barrena.

Hiru txandatan aritu dira korrikalariak. Lehendabizi, 2007an edo ondoren jaiotakoak aritu dira eta 500 metro egin dituzte. Jarraian, 2003tik 2006a bitartean jaiotakoek 2 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute, eta ondoren, kadete eta seniorren txanda izan da. 4 eta 6 km-ko bidea osatu behar izan dute.

Kros hau, El Salvadorreko Segundo Montes Komunitatearen alde egin dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!