Asteasuko Berria kaleko aparkalekuan piztu zen sutea, bart. Antza furgoneta batean piztu zen sua eta ondoko kotxera zabaldu zen. Sutearen ondorioz aipatu bi ibilgailuak kiskali dira eta beste bik ere kalteak izan dituzte. Beste bost ibilgailuk ere izan dituzte kalteak beroaren eraginez, txikiak izan badira ere.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?