Presoen aldeko ekimenak eguberrietan

Ataria 2016ko abenduaren 19a

Kalera, Kalera! ekimenarekin bat egin dute Asteasun eta hainbat ekimen antolatu dituzte Gabonetarako.

Abenduaren 24an, 18:30ean kalejira egingo dute Olentzerorekin. Abenduaren 30ean, azken ostiraleko elkarretaratzea izango da.

Urtarrilaren 8an, Nekane Txapartegi Suitzan preso daukaten herritarrak 44 urte betetzen ditu eta 13:30ean argazki erraldoia egingo dute frontoian.

Urtarrilaren 14an Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Asteasutik. Herriko tabernetan edo 615 70 87 32 telefono zenbakian eman daiteke izena. 15:30ean abiatuko dira Bilborantz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!