Aiztondoko euskal presoak etxeratzeko eskatu dute

Ataria 2016ko azaroaren 19a

Aiztondora Egunean, eguerdian ekitaldi instituzionala egin da Asteasun, eta arratsaldean hainbat ekimen izan dira bertako frontoian, Aiztondo bailarako presoak etxean nahi dituztela eskatuz.

Bai eguerdian Aiztondo bailarako udalerrietako ordezkariek zein arratsaldean egindako ekitaldian dispertsioaren amaiera eskatu dute. Arratsaldean egin den ekitaldian bailarako zazpi presoen senideak izan dira bertan, eta presoen etxeratzea eskatu dute. Nekane Txapartegi Suitzan preso dagoen asteasuarraren gutun bat entzun ahal izan da ere.

Ekitaldiaren aurretik, herri kirol lehia izan da bailarako herriak ordezkatuz parte hartu duten gazte taldeen artean. Ekimenak oraindik aurrera jarraitzen du afariarekin eta ondoren Xabi Solano eta Zigor DZren kontzertuarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!