Julen Lopetegi asteasuarra, Espainiako selekzioko hautatzaile berria

Asier Imaz 2016ko uztailaren 21a

Vicente del Bosque hautatzailearen lekua hartuko du asteasuarrak. Espainiako Futbol Federazioak gaur eman du jakitera. Gaur egingo dute aurkezpen ekitaldia, 18:30ean. Lopetegik Espainiako selekzioan gazte mailako taldeak zuzendu ditu, eta Portugalgo Ligako Porto taldean aritu zen, urte hasieran kaleratu zuten arte.

Kartel edo argazki honekin iragarri dute albistea:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!