Eskualdeko hainbat udal hautetsik babesa adierazi diote Nekane Txapartegiri

Ataria 2016ko apirilaren 25a

Irudian, Nekane Txapartegiri babesa adierazteko EH Bilduko eskualdeko hainbat ordezkarik ateratako argazkia

Asteasuko Udalak gutun bat helarazi dio Simonetta Samarugari, Suitzako Justizia Ministroari, Nekane Txapartegiren estradizio eskaera ezeztatzeko eskatuz eta hark Espainian jasandako torturak salatuz.

Gutunari bere atxiloketa salatzeko udalean onartutako bi mozioak erantsi dizkie. Era berean, EH Bilduk alkatetza duen hainbat herrietako udalek ere eskaerarekin bat egin dute. Udal bakoitzak sinatutako agiri horietan, Asteasuko Udalak egindako eskaerekin bat datozela eta bertan aipatzen diren puntu guztiekin "guztiz bat" egiten dutela diote.

Bestalde, Nekane Txapartegiri udal hautetsiek babesa eta atxikimendua adierazteko argazki bat ere atera dute.

Azpian, Asteasuko Udalak Simonetta Samarugari, Suitzako Justizia Ministroari, bidalitako agiriaren kopia bat, gaztelerazko bertsioan (ingelesez eta gazteleraz helarazi diote):

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!