«Txapelketa honetan urtero jokatu arren hau da lehen finala»

Asier Imaz 2016ko ots. 24a, 11:56

Arratibelen laguntzarekin, txapelketa honetan bere lehen txapela irabazten saiatuko da Xabier Urbieta asteasuarra larunbatean.

Kostata, baina finalean.
Finalerdietako partida bagenekien oso gogorra izango zela, eta horrela izan zen. Ibaiek partida ederra jokatu zuen, eta ni bukaerara oso justu iritsi nintzen. Baina azkenean irabaztea lortu genuen, eta gustura.

Errandoneak oso arriskutsua zela erakutsi zuen, aurrean zuri lanak emanaz.
Oso abila da, eta edozein tokitatik sartzen da. Argi ibili beharra zegoen berarekin.

Asteburuan jokatu zenuen hirugarren partida zen.
Ostiralean Lezaman final laurdenak jokatu genituen, eta ez zen ondo atera. Larunbatean Espainaikoa jokatu genuen, eta hobeto joan zen. Igandekoa hirugarrena izan zen, bai.

Finala balio izan zuen partida.
Txapelketa hasi zenetik nuen helburua zen. Urtero jokatu dut, eta ez naiz finalera inoiz iritsi. Ea aurrenekoan txapela eramateko aukera daukagun.

Aurkariek ligaxkan erraz nagusitu ziren.
Ibaik eta biok partida txarra jokatu genuen oso. Baina hau finala da, eta ez dakizu nolako partida aterako zaizun, ea txapela lortzen dugun.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!