Europako sindikatu, nekazari eta oinarrizko ekintzaile taldeek, egun negoziatzen ari diren TTIP, CETA, TISA eta komertzio askeko beste hainbat tratatu geratzearen alde agertu dira. Pertsonen eskubideak lehenesten dituzten politika komertzial alternatiboak bultzatzeko beharra ikusten dute.
Europar Batasunaren eta Amerikako Estatu Batuen arteko Komertzio eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa (ingelerazko sigletan TTIP) eta Europar Batasuna eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Komertzio Integratuaren Ituna (ingelerazko sigletan CETA) dira ekintzaile hauen ustez, "komertzioa eta inbertsioak antidemokratikoki eta korporazio multinazional handien interes hutsera negoziatzen ari direnaren adibide adierazgarriak".
Itun hauek aurrera jarraitzen badute, "enpresa multinazional handiek gobernuei arbitraje pribatuko tribunaletara auzitara eramateko eskubide esklusiboak izango dituzte, zeintzuek, legedi sistema nazionaletik eta europarretik independenteak izango diren". Gainera, araudi transatlantikoaren harmonizazioaren ondorioz, "ditugun osasun eta segurtasun estandarrak gutxituko dituzte eta herri zein gobernu nazionalen agintaritza ahulduko lukete". Itun hauek frackinga eta transgenikoen erabilera bezalako "praktika kaltegarriak" prestatzeko baliatuko liratekeela uste dute tratatu hauen aurkako mugimenduko kideek: "Oinarrizko zerbitzu publikoak murriztuak ikusiko dira, pribatizatzen ez dituzten bitartean, emakumeen egoerak okerrera joko du eta lan eskubide zein eskubide sozialak larriki okertuko dira".
Europako kaleetan publikoki euren desadostasuna ikusarazten ari dira. Herritarrengana bideratuko nahi dute aipaturiko politikaren eztabaida, "Europako Batzordeak zein gobernuek prozesu honetatik kanpora mantendu nahi baitituzte herritarrak" eta beraz, hori gainditzeko asmoz politika ekonomiko desberdinen inguruko kanpaina alternatiboak daramatzate aurrera.
Asteasuko udaletxeko ikus-entzunezko gelan izango da solasaldia 19:00etan.