Aitor Hernandez nagusietan, Jokin Alberdi juniorretan

Asier Imaz 2015eko abenduaren 5a

 1 1449332907838
 2 1449332908371
 3 1449332908881
 4 1449332909388
 5 1449332909859
 6 1449332910294
 7 1449332910724
 8 1449332911131
 9 1449332911580
 10 1449332912042
 11 1449332912438
 12 1449332912845
 13 1449332913278
 14 1449332913699
 15 1449332914087
 16 1449332914491
 17 1449332914891
 18 1449332915292
 19 1449332915727
 20 1449332916158
 21 1449332916564
 22 1449332916995
 23 1449332917395
 24 1449332917805
 25 1449332918249
 26 1449332918678
 27 1449332919106
 28 1449332919525
 29 1449332919940
 30 1449332920350
 31 1449332920772
 32 1449332921193
 33 1449332921631
 34 1449332922121
 35 1449332922626
 36 1449332923035
 37 1449332923515
 38 1449332924010
 39 1449332924476
 40 1449332924924
 41 1449332925355
 42 1449332925771
 43 1449332926179
 44 1449332926550
 45 1449332926975
 46 1449332927346
 47 1449332927717
 48 1449332928086
 49 1449332928455

Asteasuko 17. Ziklo Kros proba jokatu da eguerdian. Ikuskizun bikaina eskaini dute txirrindulariek. Elite mailako lasterketa benetan ikusgarria izan da. Hiru faboritoek guztia eman dute, eta ikusleek ederki eskertu dute barrutian erakutsi dutena.

Antolatzaileak gustura egoteko moduan dira Asteasun. Txirrindulariek ikuskizun bikaina eman dute, eta zaletuak gustura joan dira Elizmendi auzotik.

Junior mailan Jokin Alberdi zizurkildarrak "hanka batekin" irabazi du, Xabier Usabiagak azaldu duen bezala. Lasterketa nagusian hiru faborito zeuden: Aitor Hernandez, Felipe Orts eta Jabier Ruiz de Larrinaga. Lehen sei itzuliak elkarrekin egin dituzte, baina eraso batean. Felipe Orts oso indartsu atera da, eta lehen itzulietan bera izan da borrokalariena. Ondoren bete egin da, eta Jabier Ruiz de Larrinagak hartu dio erreleboa. Bataren zein bestearen erasoek, ordea, ez dute hirukoa hautsi. Seigarren itzulira arte ixil-ixilik zegoen Aitor Hernandezek, bi aurkarien nekea sumatu eta aurrera egitea erabaki du. Hortxe puskatu da lasterketa, Ermuarrak bakarrik egin baitu aurrera. Helmugarako bi itzuli falta ziren, eta atzekoek ez dutenez erreakzionatzeko dohainik eduki, Hernandez izan da iaz bezala helmugan lehena.

Erreakzioak

Jokin Alberdi

Xabier Usabiaga

Sailkapenak

Kadete mutilak

1. Haritz Erasun (Zarauztarra) 26:16

2. Iñigo Aranburu (Eroski)       +45 segundo

3. Jon Santxez (Toyota)          +48 segundo

Kadete neskak

1. Karolina Arauz (Rotor)                  32:03

2. Garazi Erostarbe (Arrikrutz)         +1:14ra

3. Amaia Murgialdai (Bizikleta.com)  +1:17ra

Junior mutilak

1. Jokin Alberdi (MMR Spiuk CX Team)         37:22

2. Xabier Murias (Mendiz Mendi)                   +33 segundo

3. Pol Hernandez (Vilanova)                         +1:25ra

Junior neskak

1. Ruth Perez (Iurretako Emakumeen Bira) 49:07

Elite eta 23 urte azpiko neskak

1. Mercedes Palacios (Zappis)        42:32

2. Alba Teruel (Lointek)                +26 segundo

3. Eider Merino (Lointek)              +30 segundo

23 urte azpiko mutilak

1. Felipe Orts (Mutua Levante)         56:19

2. Mario Junquera (Poloandbike)       +3:04ra

3. Jonathan Bilbao (Ganene)            +5:38ra

Elite mutilak

1. Aitor Hernandez (Ermua-Specialized)                   55:55

2. Felipe Orts (Mutua Levante)                                +52 segundo

3. Javier Ruiz de Larrinaga (MMR Spiuk CX Team)    +2:08ra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!