Iraileko azken igandeko azoka

Andoni Uzkudun 2015eko irailaren 27a

Gaur ospatzen ari da iraileko azken igandeko azoka berezia Asteasun. Ganadua, artisautza, elikagaiak,... denetarik aurkitu daiteke bertan eta guztira 55 bat postu inguru daude herriko gune ezberdinetan banatuta.

Gaur goizean, arroz esne lehiaketa egon da eta jende askok hartu du parte bertan. Olatz Mendizabal izan da garaile eta Elena Iraola izan da bigarren. Beste alde batetik, kalabaza lehiaketa ere egon da eta Mikel Izagirre izan da garaile 40 kiloko piezarekin. Arratsaldean ere azokaz gozatzeko aukera izango du Asteasura gerturatzen denak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!