Igandean amaituko du denboraldia Asteasuko igerilekuak. Itxita egon arren, iraileko asteburuetan taberna eta jantokia zabalik egongo direla jakinarazi dute.
Aurtengo udaran izan duten harrera ona nabarmendu dute taberna-jantokiko arduradunek. Horregatik antolatu dute festa, 18:00etan hasita eta "talde goxo batek lagunduta" eskainiko dute.