Gabirondo Euskal Herriko txapeldun

Ataria 2015eko abuztuaren 10a

Julen Gabirondok Urnietarrak irabazi zuen Euskal Herriko Sega Txapelketa, Igor Esnaola, Jexux Mari Ormaetxea "Urki" eta Jon Kanflankaren aurretik.

Atzo jokatu zen Asteasuko Sarobe baserriaren belazetan Euskal Herriko sega txapelketa eta Gabirondo urnietarra atera zen garaile. Gabirondo ez zen faboritoen artean sartzen baina Igor Esnaola, 2013,2014-ko txapeldunari 40 kiloko abantaila ateratzea lortu zuen. Julen Gabirondok, 3.735 kilo biltzea lortu zuen, Igor Esnaola Legorretarrak berriz, 3.695. Hirugarren postuan, Jexux Mari Ormaetxea "Urki" Orendaindarra geratu zen, 3.467 kilo jasotzea lortu zuen. Laugarren postuan, Jon Kanflanka Leitzarra geratu zen 3.159 kilorekin.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!