Aiztondoko auzo altuenetik, jai giroa bailarara

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko uztailaren 18a

Santamañako kaxkoan jendetza bildu da, Asteasuko goikaldeko herritarren festen aitzakian.

Urteroko egitarauari jarraitu diote, eta eguraldia lagun, itzala ere ederki eskertu dute herritarren arteko herri kirol dema ikustera bertaratu direnek.

Taberna aukeratu dute askok, eta kirolariengandik gertuago egon nahi izan dute beste hainbatek. Trontzan, harri jasotzen, txingan, lokotx biltzean nahiz zakuak hartuta aritu dira gaztea, eta tranpa txikiren bat egin dueneik ere izan da, esatari umoretsuak mikrofonotik salatu duenez.

Erromeria izan dute ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!