Asteasu ere nepaldarren alde

Ataria 2015eko ekainaren 20a

Asteasuko herritarrek Nepal gogoan izan zuten atzokoan. Arratsaldetik hasita haur eta helduentzako eitaldiak antolatu zituzten.

Haurrek lasterketa solidarioa egin zuten herriko plazan, nepaldarren alde. Ipuin kontalaria ere izan zuten, eta mandalak pintatzeko aukera ere izan zuten.

Saski eder bat ere zozketatu zuten. Eta sabela ondo betetzeko tartea ere hartu zuten udaletxeko arkupetan. Bertako nepaliarrek afari nepaliarra prestatu zieten. Afariaren kostua borondatez ordaindua izan zen, eta txotx egiteko aukera izan zuten, eta bertsoek ere ez zuten hutsik egin.

Nepali buruz eta gertatutakoaz gehiago jakiteko dokumental bat ere ikusi zuten bertaratu ziren asteasuarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!