Musika klasikoko kontzertua larunbatean Asteasuko elizan

Ataria 2015eko martxoaren 18a

Aste Santuaren gertutasunaz baliatuta, herriko Usarrabi musika taldeak kontzertua antolatu du. Donostiako Musikabi taldean aritzen diren lagunak gonbidatu dituzte. 19:30etan izango da Asteasuko elizan. Antolatzaile lanetan dabilen Marga Jimenez herritarrak eman ditu azalpenak.

Kontzerturako programa "Ave Maria" batekin abiatuko da. Kasu honetan Naiara Garmendia eta Olatz Egiburu arituko dira kantari. Ondoren Johan Sebastian Bachen obran oinarrituta Jesusen pasioko pasarte bat eskainiko da. Mirari Irurzun arituko da bibolinarekin eta Paula Iragorri mezzosoprano gisa.

Emanaldia bukatzeko, Giovanni Battista Pergolesiren "Stabat Mater" obra emango dute. Donostiako Santa Maria Parrokiko organujole Ana Belen Garcia arituko da eta Iñaki Carcamok zuzenduko du kontzertua.

Ordubeteko iraupena izango du larunbateko emanaldiak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!