Joxe Anjel Sarasola, Ataria Irratian:
Asteasuko pilotalekuan Inaxio Perurenak marka saiakera egingo du martxoaren 22an, 303 kiloko harriarekin. Aurrez, 300 kilo ditu jasoak leitzarrak, eta saiakera ere egin zuen 303koarekin. 2013ko ekainean ez zuen pisu hori jasotzea lortu bere herrian. Orain, Asteasun saiatuko da.

Marka saiakera prestatzeko, martxoaren 7an, larunbata, entrenamendua egingo du Inaxio Perurenak Asteasun, eguerdian, ateak zabalik direla. Egun horretan, 300 kilokoa jasotzen saiatuko da.
