Semaforoa jarriko dute Asteasuko Elizmendi auzoan

Ataria 2015eko urtarrilaren 7a

Eskolara joateko gurutzatu beharreko errepidean jarriko dute datozen hilabeteetan

Guraso elkarteak egindako eskaera bati erantzunez semaforoa jarriko dute Elizmendi auzoan, eskolarako bidean. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari egin zion eskera, eta orain gutxi jaso du baiezko erantzuna. Pili Legarra alkateak esan duenez, oraindik ez dakite noiz jarriko duten zehazki, baina udaberrian izan daitekeela esan du.
Instalakuntza Aldundiak ordainduko du, eta udalak berriz, kontsumoa eta mantentze zein artatze lanak, eta oinezkoen joan-etorriekin lotutako gaiak argitzeko errotuluak ordainduko ditu. Udalak herriko irisgarritasuna eta mugikortasun iraunkorra hobetu nahi ditu horrela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!