Osaleneko txostenak azaltzen duenez, bi langile AHTarentzat lurra prestatzeko lanetan ari ziren, Hernialdetik Zizurkilerako zatian, azpikontrataturiko enpresa batentzat. Zuhaitzak mozten ari ziren malda handiko lursail batean, eta langileetako bat hil egin zen zuhaitz bat erdibitu zenean bizkarrean jaso zuen kolpearen ondorioz. AHTaren lanen ondorioz hildakoen zerrenda publikoan ez zen ageri heriotza hau orain arte, eta horrekin bada, zazpi dira dagoeneko hildakoak. Gainera, bihotzekoak emanda kamioi gidari bat ere hil zen.