Asteasuko udal igerilekuetarako bonuak eskatzeko edo berritzeko epea zabalik dago. Bonu berriak egiteko edo urteko bonuak eguneratzeko, aurreko urteko txartelak aurkeztu beharko dira.. Horretarako udaletxetik pasa beharko da hilaren 14a baino lehen, 09:00etatik 14:00etara.
Eskaera egin ahal izateko une berean ordaindu behar da edo udalak Kutxabaken jarritako kontu korronte zenbakian egin behar diru sarrerak eta agiri hori aurkeztu beharko da, izen-abizenak adieraziz.
Aurreko urteko txartela galdu eta berria behar dutenak bost euro ordaindu beharko dira.
Igerilekuak irekita hilaren 14tik
Igerilekuak hilaren 14tik irailaren 14ra egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara. Taberna, berriz, 11:00etatik itxi arte egongo da zabalik. Eguneko sarrerak igerilekuko harreran hartu beharko dira.
Denboraldiko bonuak edo bonu familiarrak eskuratzeko aukera ere izango da nahi duenarentzat.